Xole ARAMENDI|DONOSTIA|2018/09/11 00:00
Baionako Biltzarra, batasuneranzko bide hasiera

Arantzazuko Biltzarrean 1968an onartutako txostenaren hazia lau urte lehenago erein zen Baionan. Etzi Euskaltzaindiak gogoan izango du idazle talde haren aitzindaritza, «Euskararen batasunari Ipar Euskal Herritik egindako ekarpena» izenburupeko ekitaldian. GARAk hiru egunotan orduko protagonistak ekarriko ditu orriotara.