GARA
DONOSTIA

Ainhoa Mujika eta Agurtzane Delgado isolamendutik atera dituzte

Bederatzi hilabete zigortuta eman ostean, Ainhoa Mujika eta Agurtzane Delgado euskal presoak isolamendutik atera dituzte Granadako espetxean, Etxeratek jakinarazi zuenez.

Modulura aldaketa Granadan giza eskubideen alorrean lan egiten duen elkarte batek kartzela horretan emakume presoek pairatzen duten egoeragatik kezka agertu ondoren iritsi da. Zehazki, emakumeen moduluko garbiketaren auziari buruz galdetu zuen; izan ere, emakumeak euren moduluko komun publikoen garbiketa eurek egitera behartu zituzten eta horrek presoen protesta eragin zuen. Salaketa horren ondorioz, bakartze ziegetara eraman zituzten.