ELKARRETARATZEA FUNDICIONES GARBI-KO ISTRIPU LARRIAGATIK

Aste honetan azpikontrata batentzat lanean ari zen langile batek besoa galdu du Abadiñoko Fundiciones Garbin izandako istripu larrian. Enpresa batzordeak deituta eta sindikatuek babestuta protestak egin zituzten atzo lankideek (lanuzteak eta irudian ageri den elkarretaratzea), azken urtean enpresa berean bi sute izan direla eta duela bi hilabete beste langile batek ere besoa moztu zuela oroitzeko. Salatu zutenez, enpresak ez ditu segurtasun neurriak betetzen, nahiz eta Imanol Pradales Aldundiko Ekonomia arduradunak, berriki lantegia bisitatzean, «arriskua zero da» titularra eman.

Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS