GARA
BILBO

Zinea jatorrizko bertsioan azpitituluekin, lehen aldiz, BilbaoArten

BilbaoArte Fundazioak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin emango duen lehen zinema zikloa antolatu du aurten, Filmazpit programaren lankidetzari esker. Hamar film batzen dituen egitaraua du eta hileroko lehen asteartean proiektatuko ditu, abendura bitartean, “Lehen astearteko hitzordua” izenburupean.

Martxoaren 6an hasiko da zikloa, Jemaine Clement eta Taika Waititi zuzendarien “Itzaletan egiten duguna” filmarekin. BilbaoArteko Art House Zineman izango dira proiekzioak, 19.00ak aldera, doako sarrerarekin (aretoa bete arte).

Martxokoaz gain, beste lan hauek ikusi ahal izango dira: “Papusza” (apirilaren 3an, 18.30ean), “Eskerrik asko, ugazaba” (maiatzaren 8an, 19.00etan), “Falta den irudia” (ekainaren 5ean, 19.00etan), “Janis” (uztailaren 3an, 19.00etan), “Intziria” (abuztuaren 7an, 18.00etan), “Eztia” (irailaren 4an, 18.30ean), “Horma artean” (urriaren 2an, 19.00etan), “Hannah Arendt” (azaroaren 6an, 19.00etan) eta “Anitza” (abenduaren 4an, 19.00etan).