Maider IANTZI
BERA

Belateko bide zaharretik kamioirik ez pasatzeko eskatu diote udalek Iruñeari

Belateko tunelak itxita egonen diren denbora-tartean nazioarteko zama garraioari mendate zaharretik pasatzen ez uzteko eskatu diote inguruko 27 udalek nafar Gobernuari. Bertze toki batzuetan egin den bezala, kamioiak autobidera desbideratzea proposatu dute, A-15era.

Nafar Gobernuak Belate eta Almandozeko tunelak egokitu nahi ditu Europako segurtasun neurrietara moldatzeko, eta lan horiek egin bitartean, maiatz bukaeran hasi eta zazpi hilabetez, trafiko guztia Belateko errepide zaharrera desbideratuko dute. Inguruko 27 udalek eta bizilagunek ohartarazi dute mendate zaharrak ez duela gaur egun ibiltzen den trafiko guztia jasaten ahal, are gutiago zama garraioa.

2000n, tunelak ireki zituzten urtean, 767 kamioi pasatu ziren bertatik batez beste egunero. 2017an, 2.600 izan ziren. 2018ko martxoan, Olabe herrian, hiru egunez errepidea 24 orduz grabatu, eta egunero batez beste 3.900 kamioi igarotzen direla ikusi zuten. Udalen arabera, martxoko bigarren astean, pasatu ziren 9.000 ibilgailuetatik 3.500 astunak ziren eta gehienek ez zuten eskualdea ez jatorri eta ez helmuga. Bide zaharrean malda handiak daude, bihurgune estuak eta, horietan kamioiek kontrako norabideko erreia hartzen dutenez, arrisku egoerak noiznahi eta nonahi sortzen ahal dira. Gobernuak azaldu du zolaberritu eta bihurguneren bat moldatuko duela, baina udalen iritziz, horrekin ez da aski eta alternatiba kamioiak A-15etik igarotzea da.

Errepidean segurtasuna eskatuz mobilizazioak egiten ari dira. Atzo errepidea moztu zuten Arraizko Benta inguruan, martxoaren 20an bezala. Apirilaren 28rako manifestazioa deitu dute, Elizondon, 19.00etan. Joseba Otondo Baztango alkateak nabarmendu duenez, bizilagunak «guziz nazkatuak» daude jada egunero jasaten duten nazioarteko zama-garraioaren bolumenarekin eta «berri honek beteta zegoen edalontzi hori guziz gainditu du». Otondok erantsi duenez, egin beharreko galdera da zergatik dagoen merkantzien mugimendu gero eta handiagoa. «Produkzio prozesu guztiak zatikatu dituzte, eta honek gisa guzietako arazoak sortzen ditu».

Ayerdi explicará las medidas el 19 de abril

El vicepresidente de Desarrollo Económico del Gobierno navarro, Manu Ayerdi, valoró «muy positivamente» la decisión de Gipuzkoa de que los camiones puedan circular por el túnel de San Lorenzo, en dirección Iruñea, durante los cuatro meses que dure la obra de renovación de esta infraestructura, que coincide con las obras en los túneles de Belate y Almandoz.

Ayerdi, que compareció en el Parlamento foral a petición del PPN, recordó que se ha constituido una comisión de seguimiento, que se volverá a reunir el próximo 19 de abril. Anunció que será entonces cuando explicará las medidas concretas que adoptará el Ejecutivo durante las obras.

Comentó que son conscientes de que todas las obras generan incomodidad y remarcó que lo que trata el Gobierno es que «ese periodo sea el menor posible y que vaya acompañado de las mejores medidas, también en términos de seguridad». Destacó que en 2018 está habiendo «un incremento general del tráfico pesado en la N-121, pero también en los demás ejes de comunicación».GARA