Larrazabal eta Amenabar garaile Derion eta Bilbon

Ekaitz Larrazabal “Katxo” izan zen irabazle 160,5 punturekin Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udabarriko faseko lehenengo saioan, Bilbon. Igandean, Derion jokatutako saioan, Malen Amenabarrek lortu zuen puntuazio altuena, 167,5.