KLIK

Itsasertza, lanbro artean

Zerua oskarbi eta ia laino aztarnarik gabe izan genuen atzo, egun osoz, Euskal Herrian, kostan zein barrualdean, eta tenperaturak ere kasik udan izaten direnen arrastoan mugitu ziren. Aurreko bi egunen tankeran, alegia. Alabaina, ordu batzuetan itsasertzak erabat itxura diferentea izan zuen, itsasotik sartutako lanbroak jarritako estalkiaren ondorioz. Irudian Donostiako Kursaaleko zubia ageri da eguerdi partean, erdi ezkutaturik.Gorka RUBIO | FOKU

Honi buruzko guztia: KLIK