Rafa Rueda Urduñan, Baserriko Uztaren barruan

Rafa Ruedak kontzertu berezia eskainiko du larunbat honetan Urduñako Santa Klara baserrian, Baserriko Uzta ekimenaren barruan. Tokiak mugatuak dira eta sarrerak baserrikouzta@gmail.com helbidean eros daitezke, 20 euroan (etxaldera bisita eta bazkaria barne). Hurrengo saioa uztailaren 28an izango da: Arbonako J. Zaldunbideren baserrian ariko da Mikel Urdangarin.