GARA
BILBO

LABek Bilboko Ingeniaritza Eskolako istripuaren berri eman du

Joan den astelehenean Bilboko Ingeniaritza Eskolako II. Eraikinean jazotako istripu «larria» izan zela ezagutarazi zuen LABek. Langile bat eskailera batzuetatik behera jausi, buruan kolpea hartu eta ondorioz koman dagoela jakinarazi zuen sindikatuak.

Azaldu zutenaren arabera, eskailera horiek ez zituzten arauak betetzen eta, hori dela eta, gertatu denaren larritasuna salatu zuten. Izan ere, 2015ean beste bi langilek ere istripua izan zuten.

Zuzendaritzak neurririk hartu ez duela-eta, euskal gehiengo sindikala bihar, 12.00etan, Bilboko Torres Quevedo Ingeniariaren plazan elkarretaratuko da.