Maite UBIRIA BEAUMONT
BAIONA

Bestak ordaintzeko sistema auzitan jarri du oposizioak

Frantziako Barne Ministerioak segurtasun zerbitzuak kobratzeko onartu berri duen arauari heldu zion Baionako auzapezak ereduaren aldaketa defendatzeko. Herriko Etxeak 8 euroko sarrera ezarriko du.

Heldu den uztailaren 25etik 29ra ospatuko diren bestetan indarrean jarriko den antolaketa eredua onartu zuen Baionako Herriko Etxeak ostegun gauean eginiko bileran. Aurreikusita zegoenez, besten segurtasun kostuari aurre egiteko auzapezak bultzaturiko ordainketa sistemak eztabaida bizia sortu zuen.

Baiona 2014 talde abertzaleak eta Baiona Hiria sozialistak ezbaian jarri zuten, bakoitzak bere argudioekin, Jean-Rene Etchegaray alkateak harturiko erabakia, hots, hiru egunetan jai eremua hesitu eta bestazaleei sarrera ordainaraztea.

Auzapez zentristak izenpeturiko dekretuaren arabera, ostegun eguerditik igande gauerdira jai eremua itxiko dute eta hamar bat puntu ezarriko dituzte bestazaleen sartu-irtenak kudeatzeko.

Izan ere, haurren sarrera doakoa izanen da, 16 urtetik aurrera hasiko baitira kobratzen 8 euroko sarrera. Bisitariek soilik ordaindu beharko dute sarrera. Baionarrek, aldiz, Udalak banatuko duen eskumuturra erakutsi beharko dute besta eremuan lasaiki sartu ahal izateko.

Neurri hori kudeatzeko zailtasunak agerian utzi zituzten oposizioko taldeek. Henri Etcheto buru duen zerrendako kideen hainbat hitz-hartzek kutsu aski elektoralista hartu zuten, hala nola Baionatik kanpo bizi den peña kideak edota merkatariak ordaindu beharko ote duen galdetu zutenean. Alkateak erantzun zuenez, dekretuak argiki uzten du «bestaren eta hiri bizitzaren aktoreek» ez dutela ordainduko. Berehala besta eremuan sartzeko ezarriko diren hamar kontroletan jende pilaketak eta egoera gatazkatsuak gertatu daitezkeela ohartarazi zuen oposizio sozialistak. Anartean, abertzaleek Udalak martxan jarriko duen dispositiboa auzitan jartzeaz gain akordiorako borondate falta salatu zuten.

Herriko Etxeak 400 bat segurtasun agente kontratatuko ditu besten denboran. Dispositibo handia bezain garestia. Gerard Collombek hartu berri duen erabakia bere alde erabili zuen alkateak. «Baten batek zalantzak bazituen, Barne ministroak argi utzi du polizia hedapen bereziak ordaindu beharko direla».

Acuerdo para cerrar el litigio sobre el eusko abierto por la Prefectura

El Pleno del Ayuntamiento de Baiona decidió por unanimidad introducir una modificación en el acuerdo suscrito con la asociación Euskal Moneta de cara a la utilización del eusko. Tras esa votación debería darse por cerrado el contencioso judicial abierto con el Estado, vía Prefectura.

A pesar de que en el convenio inicial no había dudas sobre el carácter voluntario de los pagos en euskos, la Prefectura impulsó un proceso judicial bajo el pretexto de que la institución municipal se arrogaba un papel de recaudador público.

Tras eliminar la alusión al «pago en euskos» que recogía el texto por la expresión «impulsar la utilización del eusko», el acuerdo debería servir para facilitar el cobro de servicios municipales en euskos, a las asociaciones y ciudadanos que se decanten por esa opción, y también los pagos solicitados al Ayuntamiento, aunque el prefecto fija para ello la intermediación de Euskal Moneta.

De hecho, en la sesión plenaria, el cabeza de lista abertzale, Jean-Claude Iriart, reiteró al alcalde su petición de recibir su asignación como concejal en la moneda local. M.U.