Manex ALTUNA
BILBO

@Athletic_eus, jarraitzaile gehien dituen euskarazko Twitter kontua

62.500 jarraitzailerekin, @Athletic_eus da horietako gehien dituen euskarazko Twitterreko kontua da. Bestalde, gizonezkoen lehen taldeko 20 jokalarik euskaraz ikasi dute; erabilera beste kontu bat da.

Euskararen erabileraren inguruan Athleticen izan den bilakaeraz mintzatu zen talde zuri-gorriko prentsa arduradun Patxi Xabier Fernandez. Historikoki euskararekiko ez dela «begirunerik» egon aipatu arren, azken 20 urteetan jauzi kualitatiboa gertatu dela nabarmendu zuen. Alde batetik, gero eta euskaldun gehiago daude Athleticen eta horrek eragina du agerraldi publikoetan; horietan lehen hitza beti euskaraz egiten dute, protagonistak euskaldunak badira behintzat. Datu esanguratsu bezala, Eduardo Berizzoren aginduetara denboraldia hasi berri duten 34 jokalarietatik hogeik euskaraz ikasi dute edo maila bat dute, lauk ezagutzen dute eta hamar jokalarik ez dakite. Emakumezkoen lehen taldean, berriz, euskaraz dakiten neskak gehiago direla esan zuen eta erabili ere gizonezkoek baino gehiago egiten dutela.

Athleticek sare sozialetan lau kontu ofizial dituela azaldu zuen: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Jakinarazi zuenez, @athletic_eus da jarraitzaile gehien dituen euskarazko kontua 62.500ekin. Beste hizkuntza eta herrialdeetan ere jarraitzaile gehien dituztenak kirolari eta musikariak izaten direla aipatu zuen EHUko irakasle Eduardo Apodakak.

Adierazpenak

«Azken urteetan lehen taldera iritsi diren jokalari gazte batzuek, nahiz eta euskaraz ikasi dutela esan, ez dute beren burua gai ikusten agerraldi bat egiteko»»

Patxi X. FERNANDEZ

Athleticen prentsa burua