GARA
HERRI KIROLAK

Igandean sega kanporaketak Aristerrazun

Euskal Herriko sega txapelketako kanporaketa izango da igandean Aiako Aristerrazun, 11.30ean. Ordu erdiko lanean, A multzoan: Eneko Bilbao, Julen Gabirondo, Andoni Goikoetxea, Iban Pardo, Inigo Merkader eta Jon Otegi. B multzoan, 12.30ean: Suharri Irazustabarrena, Jokin Etxeberria, Igor Esnaola, Jesus Mari Hormaetxea «Urki» eta Mikel Lizartza. Multzo bakoitzeko bi onenak pasatuko dira abuztuaren 5eko Asteasuko finalera.

Aurrez, bihar 17.30ean Laukizen, 560 kiloko lur gaineko sokatira txapelketaren azkena izango da. Gaztedi A eta Goiherri A onenez gain, Gaztedi B, Goiherri B, Akelarre, Getxo, Gaztedi C eta Goiherri B ere ariko dira.