Zabalik dago Punto de Vista jaialdian filmak aurkezteko epea

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak sail ofizialera filmak aurkezteko epea ireki du eta zabalik egongo da irailaren 30era arte. Inskribatzeko formularioa jaialdiaren webgunean dago eskura. 2016ko abuztuaren 1etik aurrera egindako film dokumentalek parte har dezakete sail ofizialean. Ez dira onartuko ez fikziozko filmak, ez instituzionalak edo publizitatekoak, ezta erreportajeak edo kazetaritza izaera duten lanak ere.