2018/09/11

Juan Huarte, mezenas eta Oteiza Fundazioaren lehen presidentea, hil da
GARA|IRUÑEA

Jorge Oteiza Fundazio-Museoak bere samina agertu du Juan Huarteren heriotza dela-eta. «Juan Huarteren eta Jorge Oteizaren arteko adiskidetasun zintzoa eta tinkoa dago Fundazio honen sorburuan», gogoratu du. «Huarte bera izan zen Fundazioaren Patronatuaren lehen presidentea eta erakutsi zuen gogoari eta eskaini zion dedikazioari zor diogu Francisco Javier Saenz de Oizak Altzuzako Museoa eraiki izana. Adiskidetasuna eta beren bizitzei arteari zioten maitasunetik zentzua emateko ahalegina beti-beti izan zuten presente», nabarmendu dute.

«Oiza eta Oteiza hilak zirela, Juan Huartek une oro zaindu zuen Oteizaren obraz Nafarroako herriari eman legatua duintasunez egon zedin Altzuzan gordeta».