LEOK´K TALDEAK HIRUGARREN DISKOA KALEAN

Mende erdiko musika ibilbidea ospatuz hirugarren diskoa eman du argitara Leok’k taldeak. “Infinituari segika” izena du zestoarren lan berriak. 60ko hamarkadaren bukaeran rock-and-rolla euskarara ekarri zuten, eta ordutik egindako bidea gogoratzeaz gain, SENB-Saharako Emakumeen Nazio Batasunari diruz laguntzen jarraituko dute proiektu honen bitartez. Hamar kantu bildu dituzte diskoan, «bizitza elkartasunezko bizimodu» bezala ere landu daitekeelako ideia nabarmenduz. Argazkian, taldeko zenbait kide Donostian egindako aurkezpenean. Juan Carlos RUIZ | FOKU