Ritxi AIZPURU
Musika argitaratzailea

Musikaren probokazioak

Apirilaren 1ean Pako Aristiren “Herri bat begien aurrean” artikulua irakurri ondoren idatzi nuen artikulua eta orain egokitzapenak erantsi dizkiot. Aristiri maiz aipatzen diote elkarrizketetan pertsona (idazle) probokatzaile eta polemikoa dela. «Kazetariek automatismoz, errazkeriaz esandakoak dira... baina etiketa batek baliogabetu dezake pertsonaren ibilbide oso bat». Probokatzaile hitzak hau iradokitzen du, Aristiren aburuz: «Gustatzen zaio bere burua nabarmentzea, egolatra hutsa da, beti dabil xextra bila».

Bi probokazio mota hartuko ditut kontuan musikaren atalean. Bat, kultura ekintza batek gizartea probokatzen duena. Bi, kultura ekintzak euren zaleak probokatzen dituena. Kontzertu askok ekarri dute haserrea zuzenekoetan gertatutakoagatik. Baina probokazioa ez dute zuzenean bizi izan. Esaterako, gitarra Euskal Herrian sartu zenean ahots kritiko asko altxatu ziren aurka. Tradizioa apurtzera zetorrela, eta abar. Orain arrunta da. Gose taldeak esan zigun «tradizioa ez dena plazera da». Xalbadorri txistu egin ziotenekoa. Tradizioa traizioa da, jarrera berriek edo alternatiboek bidea egin dezaten. Gero etorriko zaigu kontra zegoen gizartea kolonizazio ideologikoa egitera. Horri errekuperazio politiko eta kulturala deitzen zaio. Euskal Herriko talde probokatzaileak zaleekin: Bizardunak harengekin, Tijuana in Blue arrainen erraiak jaurtiz publikoari, Porco Bravo grapekin... (segituko du).