EGIAREN ALDE, IANTZIREN HERIOTZAREN URTEMUGAN

Atzo duela 25 urte zendu zen Gurutze Iantzi urnietarra, Madrilgo Tres Cantosko kuartelean Guardia Zibilaren esku atxilotuta zela. Urtemuga gogoratzeko bere herrian arratsaldean eginiko ekitaldiak bi mezu utzi zituen: senideekiko elkartasuna, bertso, aurresku eta lore bitartez; eta egia ezagutzeko beharra, urnietarraren heriotza eragin zuten torturak ilunpean gorde dituztelako urteotan guztietan. Egiari Zor elkartearen izenean Ane Muguruzak hartu zuen hitza Urnietako plazan bildutakoen aurrean.

Juan Carlos RUIZ | FOKU