«GEUK KONTATU BEHAR DUGU», AGIRREREN ALDARRIA.

Victoria Eugenia antzokia Euskal Zinemaren Galaren egoitza bilakatu zen atzo. Bertan, Zinemira saria eman zioten Ramon Agirre aktoreari. Urtero ikusi ohi dugu Zinemaldian donostiarra: aktore gisa egin duen filmen bat aurkezten, epaimahaikide gisa, ikusle soil bezala... Zinema barru-barruan darama eta hori eskertu nahi izan diote sariarekin. «Zer kontatua badugu, baina geuk kontatu behar dugu», esan zuen atzoko ekitaldian. Urte luzez egin dituen lan bikainek, gainera, euskal zinemako aktore oparoenen artean kokatzen dute inolako zalantzarik gabe. Andoni CANELLADA | FOKU