GARA
DONOSTIA

«Enaren kontuak», 2 Princeses Barbudes-en disko-liburua

“Enaren kontuak” da 2 Princeses Barbudesen disko-liburu eta zuzeneko ikuskizun berriaren izenburua. Helena Casas musikariak eta Marc Marce soinu teknikariak osatutako bikoteak aurrez katalanez argitaratutako lana euskarara egokitu du orain. Hitzen egokitzapenean Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak lagundu du eta “Etxebizitza” kantuan ahotsa jarri du.

Enarak dira hamaika kantu horietako protagonistak eta dokumental ornitologiko baten antzera abestiz abeste azaltzen da, erritmo, melodia eta lelo itsaskorrez lagundurik, baita umoreaz ere, nola egiten duten habia, zer jaten duten... Oraingoan ere Joseba Tapiaren kolaborazioa izan dute.