Ereintza Elkarteak gabon kanten sariketa antolatu du

Urtero bezala, Errenteriako Ereintza Elkarteak Gabon kanten probintziako sariketa antolatu du aurtengo abenduaren 29rako. 16 urtetik aurrerako lagun talde edo abesbatzek parte hartu ahalko dute. Izen ematea azaroaren 30a baino lehen egin beharko da Gipuzkoako Abesbatzen Federazioan.