Errabal Jazz zigiluak ibilbide osoagatik saria eskuratu du

Gaztelupeko Hotsak-en Errabal Jazz zigiluak bere ibilbideari aitortza egiten dion saria eskuratu du BBK Jazz sariketan. Joxe Felix Azkarate Xarrak jaso zuen saria, Ubane Uzinekin batera zigiluaren sortzaile izan denak, eta jazz sortzaileei eskaini zien. Gaztelupeko Hotsak duela 15 urte inguru hasi zen jazz diskoak kaleratzen.