GARA
DONOSTIA

Jakin taldeak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoako Foru Aldundiak Jakin taldeari emango dio Urrezko Domina. «Bere ibilbide luzean egindako lanaren izaera era honetan laburbildu daiteke: euskal kultur adierazpideak modernitatearen bidean kokatzen jakin du, guztizko askatasun intelektualari inoiz uko egin gabe, mendebaldeko zibilizazioaren balio aurrerakoien funtsaren gainean proiektu sortzaile iraunkor eta ireki bat eratzeko», azaldu zuen Imanol Lasak.

“Jakin”-ek kultura eta pentsamendua jorratzen ditu. Euskarazkoen artean beteranoetarikoa da. Jakin taldeko kideak dira Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi, Joxe Azurmendi eta Joan Mari Torrealdai.