Bisitaldi berezia Bilboko Berreginen Museoan

Bilboko Berreginen Museoak 12 urte beteko ditu aurten eta, ospakizun gisa, bisitaldi berezi bat antolatu du biharko: Mariaren Bihotza plazako aztarnategia ezohiko argiztapenarekin, kandelen argipean ikusi ahalko da. Bisitaldi berezi hau bihar 18.00etan izango da eta izena eman nahi duenak aldez aurretik egin beharko du erreserba, 944 15 02 31 telefono zenbakira deituta.