TKEko positiboa kanporaketa jokatzeko hautagai batena izan zen

TKE Ligak astelehenean jakinarazi zuen dopin kontroleko positiboa igoera-kanporaketa jokatzeko izena eman zuten hautagaietako batena zela, eta ez kanporaketa hori jokatu zuten ontzietako batena, atzoko edizioan oker jarri genuen moduan. Hainbat informaziok ziurtzat jotzen dute positiboa ontzi galiziar batena izan zela, eta bost izan ziren izena eman zutenak: azkenean sailkatu ziren Ares eta Samertolameu, baina baita Mecos, Puebla eta Merako Mariñeiro ere.