Arnaitz GORRITI
SASKIBALOIA - EUROLIGA

Baskoniak bolada onari jarraitu gura dio etxera itzuli berritan

Etxetik kanpo emaitza bikainak pilatu ostean, gainbehera datorren Bartzelona izango du aurkari gaur gauean Fernando Buesa Arenan.

«Ez dago etxera joatea bezalakorik», zioen Judy Garlandek «Ozeko Aztia» filmean. Kirolbet Baskoniak bederatzi egun egin ditu, Israelen hasi eta Kanaria Handian amaitu den txango luze batean. Euroligari dagokionez, ezin hobeto atera zaio espedizioa talde gasteiztarrari, baina bazuen ordua etxera itzultzeko, nahiz eta etxera buelta ezingo duen atsedenarekin lotu. Euroligaren gurpil zoroak ez du etenik eta Bartzelona hartuko du bisitari gaur gauean Kirolbet Baskoniak Buesa Arenan, 21.00etan.

Talde biok eskailera buruan tope egingo dutela esan liteke. Duela hilabete Kirolbet Baskoniak entrenatzailea aldatu zuen, Velimir Perasovic Pedro Martinezen lekuan, eta sasoi hartan ez zuen ematen gasteiztarrek sekula Euroligako aurreneko zortzietan lekurik aurkituko zutenik, artean azken postutik atera ezinda zebilen Buducnosten kantxan galdu ondoren batik bat. Bartzelonak, berriz, zortzi onenen artean ederto erroturik zirudien.

Baina nola aldatzen diren gauzak! Azken lau partidak galdu egin dituzte Svetislav Pesicen gizonek, azkena asteartean Olympiacosen aurka Palau Blaugranan. Baskoniak, aldiz, garaipenerako bidea aurkitu du eta plaza etxetik kanpo Maccabi eta Kanaria Handiari irabazi die, etxean jokaturiko azkenengo jardunaldian Moskuko CSKA garaitu ostean. Hala, 13 jardunaldiren ondoren biek 6-7ko balantzea dute, baina aldeko eta kontrako puntuak aintzat hartuta, gasteiztarrak aurretik daude; zortzigarren postuan ia.

Arerio zauritua

Etxetik kanpora harramazkatu dutena etxean galtzea hutsegite galanta litzateke, baina ez dute Perasovicenek halako hanka-sartzerik egin gura, nahiz eta jakin beren aurkaria krisian edo dagoela. «Bartzelona beti da aurkari gaiztoa eta partida zail bati aurre egiteko prest egon behar dugu beti», adierazi zuen bezperako entrenaldiaren ostean Luca Vildozak.

Argentinarrak onartu zuen talde katalana «zaurituta datorrela» Gasteiz aldera, baina «gizatalde bikaina» duela gogorarazi zuen ere. «Bartzelonako jokalari bakoitzak bere rola behar bezala betetzen asmatuz gero, are eta aurkari gogorragoa izango da», bota zuen.

Azken neurketetan mailarik onena eskaintzen ari den antolatzailea da Vildoza. Bere iritziz, «taldearen gorakadaren» ondorio da. «Duela hilabete gaizki ikusten genuen geure burua, batez ere ez genuelako hainbesterainoko emaitza txarrik merezi. Orain bolada onean murgildu gara, etxetik kanpo irabazi ondoren batik bat, eta boladaz baliatzeko unea da. Defentsan lana serio egiten jarraitu eta erasoan gure erritmoa ezartzeko unea da. Horretarako defentsa eta errebotea zaintzea ezinbestekoa da, lortuko bagenu partida alde jarriko genukeelako. Bartzelona bezalako talde bati alde handiaz irabaztea zaila da, baina etxean jokatu behar dugu azkenean, eta erosoago sentitzen garenez, horretarako ere aukera izango dugu», esan zuen.

 

El Bayern de Múnich demuestra que puede ganar fuera

Al cierre, Real Madrid y Panathinaikos cerraban una jornada con un baile de posiciones en la parte media de la tabla, la que conforman los equipos con seis o siete triunfos. Al descanso, los de Laso ganaban por 43-31.

El principal duelo de interés para la parroquia vasca fue el que enfrentó a Armani Milano con el Bayern de Múnich, un adversario que le está sacando chispas a que en esta primera vuelta va a disputar 10 partidos en su cancha –por solo seis Kirolbet Baskonia, en contraste–.

Los bávaros dieron la gran campanada al ganar por 78-80, aunque perdían por 78-74 a un minuto del final. Derrick Williams coronó sus 21 puntos con un «dos más uno» ganador, mientras que Mike James esta vez no pudo ser el héroe, ya que sus 17 puntos esconden un 5 de 18 en tiros de campo y fallos en los segundos finales. El Bayern se coloca sexto con 7-6.

Zalgiris Kaunas estuvo a punto de dar el petardazo negativo de la jornada, toda vez que se mantuvo a remolque contra el colista, un Darussafaka al que derrotó por 71-75. Los de Jasikevicius se mantuvieron gracias a lanzar 35 tiros libres –por 18 del cuadro otomano–, pero no lograron adelantarse hasta los 30 segundos finales. Leo Westermann, con un triple y dos tiros libres, anotó ese último mini parcial de 0-5 con el que llevarse el triunfo. Aunque fue Brandon Davies, con 17 puntos y una providencial intercepción a un pase de MacCallum, quien salvó a los lituanos.

Gracias a este triunfo, Zalgiris se unió al carro de equipos con balance de 6-7, pero su average general es de +12 –Saski Baskonia tiene un +1, por ejemplo–, lo que le permite avanzar hasta ponerse entre los ocho primeros y sacar a los gasteiztarras.

Mientras, el Maccabi sumó su cuarto triunfo, por 79-63, ante un Khimki que echa de menos a los lesionados Shved y Gill. Los macabeos se escaparon con un parcial de 26-11 en el tercer cuarto y ahora empatan con el conjunto ruso, aunque ambos quedan descolgados de la pelea por ser octavo. A. G.