GARA
BILBO

Pertsonen eta gizartearen inguruko talde erakusketa

EHUk “Uno + 1 + ... Gizartea gara” erakusketa zabalduko du gaur arratsaldean Bilboko Bizkaia aretoan, eta otsailaren 18ra arte egongo da zabalik.

Talde erakusketa honen edukia pertsonak eta gizartea dira. Halaber, politika gobernatzeko tresna gisa eta politikak egungo gizartean duen boterea lantzen dira. Pinturak, argazkiak, paper gaineko obrak eta bideoak ikusi ahal izango dira bilduman.

«Hasieratik izan nuen argi artista baten lanak ikuslea behar duela. Artistak ez du lan egiten obra estudioan gordeta izateko. Lanei ikusgaitasuna eman nahi izan diegu. Batu ditugun artistek gizarte izaerako gaiak jorratzen dituzte, gazteak eta garaikideak dira, eta Euskal Herrian lan egiten dutenak», azaldu zuen atzoko aurkezpenean Fidel Diez erakusketako komisarioak. Guztira hamabost artista edo kolektiboren lanak erakusten dira ekimen horretan.