Otxoteekin harremana duen eskultura erakusketa

Joseba Gotzon musikariak, 35. urteurreneko bira prestatzen ari den bitartean, eskultura erakusketa bat jarri du martxan. “Burdina eta abotsa” izenpean, musikarekin, eta bereziki otxoteekin, lotuta dago eta 20 pieza ditu. Dulantziko La Cuadra aretoan ikusi ahalko da urtarrilaren 27ra arte.