2019/01/11

Tafallako Fagor Ederlan enpresan piztutako sua itzali dute suhiltzaileek

Tafallan dagoen Fagor Ederlan enpresan asteazkenean piztutako sua itzali zuten atzo suhiltzaileek. Galdaketa sektoreko uhal garraiatzaile eta iragazkietan piztu zen sua asteazken gauean eta txanda horretan zeuden langileek faktoria hustu zuten. Tafalla eta Azkoiengo suhiltzaileek Cordovillakoen laguntza eskatu zuten sua itzaltzeko, iragazketako makinara zabaldu baitziren sugarrak. 14 langile aritu ziren sutea itzaltzeko lanean eta, zehaztu zutenez, atzo goizaldeko 1.30 aldera kontrolatutzat eman zuten. Hala ere, 2.30era arte Tafallako suhiltzaileak bertan geratu ziren, laguntza-guardia gisa. Foruzaingoa gertaera ikertzen dabilela jakinarazi dute.