GARA
Donostia

Tabakalerako kontseilariak protestan hartu dituzte Ubik-eko langileek

Donostiako Ubik liburutegiko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, grebaren 25. egunean, Tabakalerako Administrazio Kontseilua biltzekoa zela eta.

Atzoko bileran langileen egoerari konponbidea ematea eskatu zuten aurrez. Astelehenean, asmo horrekin, Eneko Goia Donostiako alkatearekin bildu ziren, eta honek bitartekarien lan baldintzak «txarrak» direla eta Tabakalerak diru gehiago jarri behar duela onartu zuen. Hala ere, beharginek esan zuten ez zuela proposamen zehatzik egin.

ELA sindikatuak adierazi zuen Administrazio Kontseiluaren esku dagoela «Ubikeko bitartekarien prekaritatea bukatzea».