GARA
bilbo

Aurrekontuen bidez presio egitea eskatu dute Navaleko langileek

Naval ontziolako langileek EAJri eskatu zioten 2019. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko baldintza bezala aurkeztu dezala Madrilgo eta Gasteizeko gobernuak Navali konponbidea ematera konprometituko direla.

Beharginek Sabin Etxearen parean elkarretaratzea egin zuten atzo, asteartean onartutako 173 langileen kaleratze espedienteari erantzuteko xedez. Oraingoz, enpresa batzordeak ez daki kaleratzeko erabaki hori auzitara eramango duen edo ez, eta dosierra ez sinatzea erabaki dute.

«Konponbide bakarra» ontziola Madrilgo eta Gasteizeko gobernuek erostea dela esan zuten.