DAKARRA

DAKARRAREN HANDITASUNA, IRUDITAN

Gertutik ezagutzeko aukera izan duten guztiek bat egiten dute Dakarra proba berezia dela baieztatzerakoan. Erabateko gorrotoa edo bizi osorako maitasun istorioa, Dakarrak ez du erdibideko aukerarik uzten. Eta horretan zerikusi handia dute inguruaren handitasunak eta probaren gogortasun muturrekoak. Urte guztiko amets eta sosak aurreneko egunean ihes egiten ikusten dituzten pilotuak, basamortuan daudela ilundu eta bertan lotan geratu behar izan dutenak, beren ibilgailuan munduko mekaniko trebeenak ere lortuko ez lituzkeen mirariak gauzatu dituztenak... Denetarik egon da Perun azken bi asteotan. Gogorik geratu bada, hurrengo urtean berriz!F. FIFE | AFP