Bertsozaletasunaren III. Azterketa Soziologikoa hizpide, «Bertsolari»-n

“Bertsolari” aldizkariaren 112. zenbakian bertsozaletasunaren III. Azterketa soziologikoa da gai nagusia. Ikerketaren arduradun nagusiak, Harkaitz Zubirik, artikulu bat idatzi du horren inguruan, eta Ainhoa Agirreazaldegik ikerketarekin zerikusi handia duten bi pertsona elkarrizketatu ditu: Beñat Gaztelumendi Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduraduna eta Xabier Aierdi soziologoa. Bestelako elkarrizketa, artikulu, iritzi eta bertso ugari ere badaude alean.