Joseba Sarrionandiaren ipuinak, «Behinola» aldizkariaren 38. zenbakian

Galtzagorri haur eta gazte literatura elkarteak argitaratzen duen “Behinola” aldizkariaren 38. zenbakia kalean da. Bertan Joseba Sarrionandia idazlearen lau ipuin-poema bildu dituzte. Horiek Concetta Probanza ilustratzaileak irudiztatu ditu. Horrez gain, Federico Martin Negras ipuin kontalariari elkarrizketa egin diote, Iruñeko Chundarata liburu-dendako Maider Diazen eta Durangoko Artekako Maialen Elorzaren testigantzak bildu dituzte eta Pello Añorga idazleak bere liburu kutuna zein den kontatu du.