2019/02/09

Bizilekutik at egiten dute lan langileen erdiek baino gehiagok

2016ko datuak hartu ditu erreferentziatzat Eustatek eta ondorioztatu du udalerri handietan mugikortasunaren portzentajea askoz txikiagoa dela. Hiriburuetan, esaterako, okupatuen %32,2k egiten dute lan bizitokitik kanpo.

GARA|DONOSTIA
0209_eko_metro

EAEko pertsona okupatuen hamarretik bostek lan egiten dute bizileku ez duten udalerri batean. 2016ko datuei erreparatuta, portzentaje zehatza %58,6koa da. Zifretan 531.182 langile dira lan egiteko bizitokitik irten beharra dutenak eta horietatik ia %90ek herrialde bereko beste udalerri batean egiten dute lan.

Eustatek eskainitako datuak aztertzerakoan, lehen ikuspegian bertan geratzen da argi lan-kontuengatiko lekualdatzea biztanleria urriko udalerrietan ematen dela bereziki. Gaztelu, Sukarrieta, Fruiz eta Arantzazuk, adibidez, 600 biztanle baino gutxiago dituzte eta hamar okupatuetatik bederatzik egiten dute lan bizilekutik kanpo.

Alderantziz, lan-higikortasun txikiena hiriburu edo tamaina ertaineko udalerrietan ematen da. Hala, Gasteizen, Bilbon eta Donostian bizi diren beharginen %68,8k hiriburuan bertan egiten dute lan; 10.000 biztanle baino gutxiago bizi diren tamaina ertaineko herrietan, aldiz, %22 dira lan-kontuengatik mugitzen ez direnak. Irun, Oñati, Arrasate eta Azpeitia dira Gipuzkoan mugikortasun gutxien dutenak; eta Araban, Guardia, Villabuena eta Eltziego.

Arabarekin jarraituz, nabarmendu behar da mugikortasun gutxien duen EAEko lurraldea dela. Hamarretik zazpik egiten dute lan bizi diren lekuan, «Gasteizek duen pisuagatik». Gipuzkoan, berriz, %40 dira mugitzen ez diren langileak, eta, Bizkaian, %30.

Eskualdeka, Gorbeian, Plentzia-Mungian, Arratia-Nerbioin, Arabako Ibarretan eta Tolosaldean gertatzen dira higikortasun handienak, non hamarretik zortzi okupatuk egiten duten lan bizi diren udalerritik kanpo.

Generoa begiratuz gero, gizonezkoak gehiago ateratzen dira bizilekutik. Horren erakusle, lan egiten duten emakumeen artean %45ek bizi diren lekuan egiten dute; gizonen artean, berriz, %38 dira.

%4,3 aldatzen da herrialdez

Orain arteko datuetan langileen mugikortasuna oro har hartuta aztertzen da, hau da, ez da langileen herrialde arteko mugikortasuna aztertzen, soilik bizi diren lekuan lan egiten duten edo ez. Badira, baina, bizi diren udalerriko mugez gain, lanera joateko bizi diren herrialdekoak ere zeharkatzen dituztenak. Langile okupatu guztien %4,3 dira, eta, mugitzen direnen artean, %7,4.

Eustatek ondorioztatu du, 2016ko datuekin, Araban bizilekua duten pertsona okupatuak, bereziki, Bizkaira mugitzen direla (%4,8). Bizkaian berdintsu banatzen dira Araba eta Gipuzkoara lekualdatzen direnak; eta gipuzkoar beharginak gehiago mugitzen dira Bizkaira (%2,3) Arabara baino (%0,9).

Estatistiken egileek, EAEtik kanpora mugitzen direnen multzoan sartu dituzte Nafarroara mugitzen diren langileak; guztira, 14.736 dira. Era berean, atzerrian lan egiten dutenen artean sartu dituzte Ipar Euskal Herrian lan egiten dutenak. Bizilekutik at lan egiten dutenen %0,7 mugitzen dira atzerrira eta hemen Gipuzkoak du portzentaje handiena –okupatuen %0,5–; ia guztiek Irun eta Hendaiaren arteko muga igarotzen dute Estatu frantsesean lan egiteko.

El pasado año se crearon 3.907 empresas en Hego Euskal Herria

Durante el pasado año se crearon 3.907 sociedades mercantiles en Hego Euskal Herria, según los datos provisionales que publicó ayer el INE. La inmensa mayoría se registraron como «sociedad limitada», ya solo 12 lo hicieron como «sociedad anónima».

El capital medio suscrito por las nuevas sociedades fue de 272.150 euros en Nafarroa y de 83.646 en la CAV. Las cantidades totales fueron de 226,70 millones de euros para Nafarroa y 257,13 millones para la CAV.

En cuanto a las sociedades disueltas en 2018, fueron 1.486 en el conjunto de los cuatro herrialdes. De esas, poco más de doscientas desaparecieron como consecuencia de fusiones, 56 en Nafarroa y 148 en la CAV.GARA

HAMARRETIK ZORTZI


Gorbeia, Plentzia-Mungia, Arabako Ibarrak, Arratia-Nerbioi eta Tolosaldea eskualdeetan hamar langiletik zortzik egiten dute lan bizi diren udalerritik kanpo.