GARA
URDAZUBI

Julio Soto nagusitu da Urdazubiko saioan

Urdazubin jokatu zen atzo 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdena –larunbatean jokatu zen lehenengoa Tuteran, Saats Karasatorreren garaipenarekin– oholtza gainean sei bertsolari zirela.

Saio puntuagarriaren ostean, Julio Sotok eskuratu zuen puntu gehien (265) eta, hortaz, martxoaren 9an Etxarri Aranatzen jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu zuen. Haren atzetik sailkatu ziren Iker Gorosterrazu (246), Saioa Alkaiza (245,5), Iban Garro (240,5), Irati Majuelo (234) eta Sahats Aleman (230,5).

Bost bertsolari horiek gainerako final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 24etatik. Hurrengo hitzordua Iruritan izango da datorren larunbatean.