2019/02/20

LAB: «Zerbait berria asmatu behar dugu herri hau irabazteko»

Euskal Herriko aldaketa sozial eta politikorako bidea burujabetzan ardaztu behar da ezinbestean eta euskal sindikalgintzak zeresana izan beharko luke prozesu horretan, LABek aldarrikatzen duenez. Duela 25 urte, bide horri ekiteko pauso garrantzitsua eman zuen ELArekin batera, Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren aldarrikapen bateratuarekin. Egungo testuinguruak ere autogobernuaren alde egiteko aukerak eskaintzen dituela dio sindikatuak.

Maddi TXINTXURRETA|Donostia
0220_eko_lab1

«Baldintzak antzekoak badira, posible egin zuten erakundeak gaur ere baldin badaude, sektore biek ekintza sindikal hori desiratzen badute, arlo politikoan eta instituzionalean horren beharra badago eta horren emaitza onak eman bazituen... zerk ekiditen du iraganean piztu genuen ekintza sindikala berriro ere aktibatzea?». Galdera hori bota zuen atzo Txomin Lorca ibilbide luzeko LABeko kideak, sindikatuak Ipar Hegoa fundazioarekin batera antolatutako “Hemen Erabaki” izeneko jardunaldietan.

1994ko otsailaren 19an ELAk eta LABek elkarlanean aldarrikatutako Lan Harremanen Euskal Esparruaz ari zen Lorca, aldarrikapena egin zenetik 25 urte bete ziren egunean. Urteurrenaren aitzakian, 150 pertsona inguru elkartu ziren Donostiako Kursaalen, herri burujabe bat erdiesteko sindikalgintzatik eman beharreko pausoez hausnartzera.

Mende laurden atzera gertatutakoak akordura ekartzeaz arduratu zen Txomin Lorca. «Orain 25 urteko testuingurua desindustrializazioarena zen, Maastricht-eko Itunarena eta gatazka politikoari irtenbide politikoa emateko Estatuaren ezintasunarena», azaldu zuen. 80 eta 90eko hamarkadetako industria-birmoldaketak 170.000 lanposturen galera ekarri zuen Hego Euskal Herrian eta erabakiak Madrildik hartzen ziren. Bitartean, «EAJk Estatuko markoa erabiltzen zuen klasean eta klientelismoan oinarritutako politika egiteko». Horrek eragin zuen sindikatu abertzaleen elkarlana, Lorcak gogorarazi zuenez: «ELA eta LABen artean marko baliagarri bat sortu zen egoera honi erantzun sindikala emateko, ekintza sindikal autonomistaren batasuna hautsiz».

Horrela, 1992ko lan-erreformen kontrako greba orokorrean, sindikalgintza abertzaleak ekintza-esparru estatalarekin apurtu zuen, Euskal Herria borroka sindikalaren eremu gisa zehazteko.

Greba orokor hori izan zen 1994ko lan harremanen esparru propioaren aldeko manifestazioaren aurrekaria. Eta Lan Harremanen Euskal Esparruaren aldarrikapena eta ekintza sindikal bateratua, era berean, Lizarra-Garaziko Hitzarmenaren eta 35 orduko lan-astearen aldeko greba orokorraren pizgarri izan ziren.

«Ekintza sindikalaren batasuna, bere arazo guztiekin, momentu honetan ikasi beharko genukeen elementu positibo bat izan zen», adierazi zuen Lorcak. Eta keinua egin zion ELAri: «Aukera guztiak irekita daude. Ausartuko gara».

Sindikalgintza berrasmatzen

Esparru propioaren alde egiteko egun dauden aukerei buruz hausnartu zuten eguerdiko mahai-inguruan LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, Mario Zubiagak eta Larraitz Ugartek. Hirurek bat egin zuten sindikalgintzak bere burua berrasmatu beharra duela esatean, burujabetzaren aldeko borroka erdigunean jarri nahi badu.

«Zerbait berria asmatu behar da herri hau irabazteko», esan zuen Ugartek eta, zehaztu, “zerbait” hori herrietatik sortutako aliantzek bultzatuko dutela.

Zubiagak, berriz, autodeterminazioaren aldeko babes politiko eta sozial zabalagoa erdiesteko diskurtsoa egituratzeko orduan, sindikatuek orekarekin jokatu behar dutela ohartarazi zuen, Kataluniako prozesuan egindako bide beretik: «Ez herri akordio zabalegiak, ez eta periferizazioa ere». Horretarako, koiunturaren analisia beharrezkoa da, bere iritziz.

Lan harremanetarako marko propio bat edukitzea lehentasunezko borroka dela esan zuen Aranburuk, Estatu espainolaren markoan ez baita gauzatzen erabakimen autonomoa. Hainbat gako eman zituen horren alde egiteko: instituzioen eta kaleko dinamiken artean sortu behar den dialektikaren hausnarketaren beharra identifikatu zuen batetik, eta, bestalde, lehentasunak finkatu zituen. «Lehenengo lor ditzagun marko propioak eta gero beteko ditugu edukiz. Euskal esparrua hemen negoziatu behar da», esan zuen.

 

Aranburu: «Impulsar la lucha catalana es fortalecer la nuestra»

A la hora en que las invitadas a las jornadas salían al descanso del café, la secretaria general de LAB, Garbiñe Aranburu, reunió en la sala del Kursaal a la prensa para leer un manifiesto que reafirma la postura de esta central en cuanto al juicio contra los políticos independentistas catalanes que se está desarrollando en Madrid. Respaldada por un nutrido equipo del sindicato, también valoró la situación sociopolítica que se vive actualmente en el Estado español, entre otras cosas, con el auge de la ultraderecha, y cómo influye en Euskal Herria.

«No se trata de un juicio contra el independentismo catalán, se trata de un juicio contra todas y todos los independentistas, un juicio contra todas las personas que creemos en la democracia», indicó.

Además de mostrar la solidaridad para con Catalunya, dijo que «nosotras y nosotros también queremos realizar nuestra aportación en el camino por construir la República catalana, porque entendemos que impulsar su lucha es fortalecer la nuestra».

La secretaria general de LAB afirmó que el Estado español está inmerso en una «involución democrática». Motivo de más para reforzar la lucha a favor de la autodeterminación en Euskal Herria, tema central de las jornadas y reto principal del sindicato.

«Dentro del Estado español, no hay posibilidad de dar soluciones ni a la crisis social ni a la crisis del modelo territorial», declaró. M.T.

EPE LUZERA


Larraitz Ugarte: «Koiunturaren analisia baino garrantzitsuagoa da epe luzerako estrategia. Autodeterminazioaren aldeko borrokak orain ez badu arrakastarik, gure helburua izan beharko da hemendik hamar urtera arrakasta izatea».

KRISTALEZKO SABAIA


Mario Zubiaga: «Erabakitzeko eskubidearen emozioak kristalezko sabai baten kontra talka egiten du. Herrigintzan, mobilizatzeko prest daudenak 200.000 inguru dira, beti berdinak. Pentsatu behar dugu 200.000ko sabai hori nola gainditu».