GARA
Gasteiz

Hezkuntza kudeatzeko gai ez izatea leporatu diote Lakuako Gobernuari

EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak Lakuako Hezkuntza Sailari leporatu zion itunpeko ikastetxeetako sindikatuen eta patronalaren arteko gatazkan bitartekaritza lanik egin ez izana. Maria Jesus San Jose Lan sailburuak, ordea, bere departamentua proposatu zuen bitartekari lanean jarduteko.

Lakuako Lan Sailak gizarte ekimeneko ikastetxeetako lan-gatazka konpontzeko izan beharko lukeen zereginaren gaineko eztabaida izan zen atzo.

Lehenik, PSEko Maria Jesus San Jose Lan sailburuak itunpeko ikastetxeetako langileen eta Kristau Eskola patronalaren arteko bitartekaritza lanak egiteko proposatu zuen bere departamentua, Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. Zehazki, esan zuen «bi aldeek eskatuz gero» gatazka konpontzen lagunduko duela baina ez sindikatuek ez patronalak ez dutela horrelakorik galdegin.

Horren ostean, Gasteizko Legebiltzarreko kontrol saioan, EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak Lakuako Hezkuntza Sailaren «kalteak eta gaitasunik eza» kritikatu zituen atzo, hezkuntza sistemak bizi duen egoera «larria» mahai gainean jarriz. Izan ere, Hezkuntzaren egoera «gero eta okerragoa» dela baieztatu zuen, eta Uriarteren kudeaketak ez duela «konpontzen lagundu».

EH Bilduko kideak kritikatu zuen Lakuak ez nahi izatea «bitartekari gisa jokatzea» eta, hala, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari eskatu zion «elkarrizketaren eta kolaborazioaren bidea» irekitzeko.

Uriartek, aldiz, baietsi zuen Gasteizko Gobernuak «etengabeko kontaktua» duela eta lanean ari dela gatazkak eragiten dien hiru aldeekin: sindikatuak, patronala eta Gurasoen Elkarteekin. «Gobernuak ez du beste aldera begiratzen, Ubera», erantzun zion legebiltzarkideari.

Bestalde, sindikatuei eta patronalari berriro ere «gatazka ikasgeletatik ateratzeko» eskatu zien, bere hitzetan, erabat uztargarria delako negoziaketekin jarraitzea 215 zentroetako 100.000 ikasle baino gehiagori kalterik egin gabe.

Astelehenean, gizarte ekimeneko ikastetxeen lan-gatazkari buruz eztabaidatuko da Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean eta, Rebeka Uberak hala eskatuta, Kristau Eskola eta IZEA patronalek agerraldia egingo dute.

Gurasoen Elkarteek ere egin zituzten adierazpenak gaiaren inguruan. Hezkuntza Sailari «eraginkortasunik eza» leporatu zion, sindikatuak eta patronalak geldirik mantentzen ari diren gatazkari ez diolako konponbiderik eman. Horregatik, eta irakasleek deitu dituzten 10 greba egunen aurrean, gaur Bilbon egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin diete itunpeko ikastetxeetako familia guztiei.

LAB, CCOO y UGT, con el acuerdo de la equiparación en comedores

LAB firmó el jueves el preacuerdo de convenio para los trabajadores de comedores escolares de los centros públicos de enseñanza no universitaria dependientes de empresas privadas, y desconvoca la huelga prevista para el día 26. Una de las cuestiones que recoge el preacuerdo alcanzado es la equiparación salarial con respecto al personal de cocina dependiente del Departamento de Educación del Gobierno de Lakua. «De enero a agosto de 2019, el mismo porcentaje de subida que el personal laboral de cocina del Departamento de Educación, 3,62% acumulado sobre tablas actuales», precisó la central abertzale, que agregó que a partir de setiembre de 2019 el salario del personal cocinero quedará equiparado al 100% al del personal de Educación, y el salario de personal auxiliar igualado al 98%. El acuerdo establece avances anuales en la equiparación del 99% y 99,5% hasta 2023, cuando la equiparación total será del 100% para todo el colectivo de la plantilla de comedores escolares. La central que dirige Garbiñe Aranburu destacó que además de este «objetivo histórico», hay «reivindicaciones importantes» como «la antigüedad de centro, que nos da estabilidad en el empleo», poder dividir la excedencia de 10 días o la aclaración del plus de permanencia para trabajadoras que no estén un curso completo.

CCOO y UGT se unieron a la firma destacando la homologación salarial y cuestiones como la consideración de trabajo efectivo de los días de vacaciones disfrutados como consecuencia de una baja o el permiso para acompañar a hijos sin límite de edad a visitas médicas, mientras ELA consideró que LAB «se ha rendido a la patronal». GARA