Eskola jangelen sistema aldatu ezean, protestak areagotuko dituzte langileek
ELAk jakinarazi zuenez, atzo eskola jangeletako langileek egindako grebak «jarraipen zabala» izan zuen. Sindikatu honen aldebakarreko deialdiak Hezkuntza Sailak kontratatutako 600 pertsonarengan eragiten du. Sektore honen %10 bakarrik da publikoa, gainerakoa catering enpresen esku baitago.
Asteartean, Lakuak erabaki zuen eskola jangelen kudeaketa guraso elkarteen esku uzteko erabakia atzeratu egingo duela, eta ELAk berretsi zuen «egungo lanpostuak mantendu eta lan baldintzak hobetuko dituen» jangelen kudeaketarako sistema berri bat besterik ez duela onartuko. Egoera hobetu ezean, hilaren 28an berriro aterako dira grebara.
kolaborazioa
Pello Otxandiano: nuevo estilo de discurso
Euskal Herria
ETA reconoce el daño causado en una «declaración solemne»
Eguneko gaiak
Abecedario de una campaña con grandes titulares y letra pequeña
Eguneko gaiak
EH Bildu vence con solvencia en el escenario del duelo más enconado
Eguneko gaiak