2019/04/16

Artola: «Min handirik gabe heltzea bada zerbait»

Binakako txapelketan izandako eskuko arazoei, kostata bada ere, hasi zaio buelta ematen alegiarra, etahelbururen bat jartzekotan, final-laurdenen langa gaindituta gustura egongo litzateke aurrelari gipuzkoarra.

Jon ORMAZABAL
0416_kir_pilota

Iaz Danel Elezkanoren aurka garbi samar galduta, Iñaki Artolari eskaileraren beheko mailatik hastea egokitu zaio Buruz Burukoan. Ofizialki txapelketari hasiera emango dion partidan aritu beharko du, Bastidan, burua altxatu beharrean den Axier Arteagaren aurka. Binakako txapelketa hasiera bikain baten ostean, eskuko minez aritu zen alegiarra eta, azken jardunaldian, finalerdietatik kanpo geratu zen Jon Marizekurrena handi batekin eta orain bakarka itzuliko da kantxetara.

«Egia esan, entrenatzen-eta nahiko ondo sentitzen naiz eta azkeneko partidan ere sentsazio txukunak izan nituen –Albisurekin, 22-17 irabazi zien Azpeitian Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena II.ari–. Binakako txapelketan ibili nintzen eskuarekin nahiko justu, baina gero kanpoan geratuta aukera izan dut errekuperatzeko, egun batzuk lasaiago hartzeko, eta nik uste mesede egin didala», azaldu zuen Baikokoak.

Ezkurdia-Galarzaren aurka otsailaren 23an Iruñean tanto bakarraz galdu zutenetik, hiru partida baino ez ditu jokatu Artolak, baina denbora hori ongi prestatzeko erabili du. «Entrenatzen-eta nahiko ondo sentitzen naiz, eskuetatik kosta zait baina buelta ematen ari naiz pixka bat eta bada zerbait txapelketara min handirik gabe eta entrenamendu batzuk eginda iristea. Alde horretatik, behintzat, konfiantzaz nabil», aitortu zuen.

Lau entrenamendu

Binakakoa amaitu eta atsedenerako astebete inguru utzi eta gero, buru-belarri ekin zion Buruz Burukoa prestatzeari, nahiz eta ez izan manomanista saio asko sar daitekeen distantzia horietako bat, «gehienez, astean bat». Atzo arte hiru lan saio eginak zituen aurrelari gipuzkoarrak eta aste honetan, ostiral aurretik beste bat eginda, ondo prestatuta iritsiko dela uste du.

Aurrera begira, ez omen du «helburu jakin bat buruan. Baina zerbait jartzekotan, aurreko urteetakoa hobetzea. Iaz lehenengoan kanpoan geratu nintzen, baina aurreko urteetan final-laurdenetan kanporatu ninduten eta, nik uste, hori hobetuko bagenu, nahikoa izango litzatekeela», aipatu zigun.

Horretarako, ordea, ostiralean Axier Arteaga kanporatu beharko luke lehen urrats bezala. «Aurkari gogorra da baina, egia esan, ez diot buelta handirik eman horri. Edozein tokatuta ere, gogorra izango litzateke. Lehen mailako txapelketan inor ez dago kasualitatez eta, gainera, askotan izenak ez du erakusten bakoitza ze jokorekin dagoen. Toka dakizuke izen handiko pilotariren bat joko gutxirekin eta alderantziz. Hori eguna iritsi arte ez dago jakiterik eta norberarena ondo egin behar».

Julen Egiguren debutará con Aspe el 24 de junio en el Astelena de Eibar

El delantero azpeitiarra de 18 años, Julen Egiguren, que lleva un tiempo entreando con Aspe, ya tiene fecha para su debut con la promotora eibartarra, será el día de San Juan, 24 de junio, en el Astelena.

Delantero que por físico y posturas ya ha sido comparado con Mikel Urrutikoetxea, Julen Egiguren está representando a Gipuzkoa en el GRABNI en modalidad de mano individual sub 22 y ha sido uno de los puntales en los triunfos de Azpeitia en los últimos Interpueblos del herrialde y de Euskal Herria.

Forma parte, además, de una larga saga de pelotaris que comenzó su bisabuelo Juan, su abuelo Juan Mari, profesional con Unidas, el hermano de éste, también profesional, y su padre Ion, que compitió en aficionados. Es por ello que quiere debutar como Egiguren V.J.O.

ARTEAGA


Axier Arteaga izango du aurkari ostiral honetan Bastidan, «aurkari gogorra», baina nahiago du berea ondo egitean zentratu