Amiantoagatik hildako langile baten senideek 178.000 euro eskatu dituzte
Amiantoa arnasteak eragindako laringeko minbiziagatik CAFeko langile bat hil zen iaz, eta bere senideek 177.886 euroko kalte-ordaina eskatu zioten atzo enpresa gipuzkoarrari, segurtasun eta prebentzio neurriak hautsi zituela iritzita.
Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak jakinarazi zuenez, langile hau 70eko hamarkadan sartu zen Beasaingo enpresara, eta bagoien akaberetan lan egin zuen.
Asviamiek salatu zuenez, Beasaingo «CAF enpresak ez zuen gehitu kaltetua amiantoaren eraginpean egon zitezkeen pertsonen zerrendan». Horrek, gaixotasuna «goiz antzematea» eta bere «jatorri profesionala aitortzea» eragotzi zuen.
kolaborazioa
Pello Otxandiano: nuevo estilo de discurso
Euskal Herria
ETA reconoce el daño causado en una «declaración solemne»
Eguneko gaiak
Abecedario de una campaña con grandes titulares y letra pequeña
Eguneko gaiak
EH Bildu vence con solvencia en el escenario del duelo más enconado
Eguneko gaiak