Nabil taldeak elementuen lau disko lotu ditu «Eter» bilduman

“Ura” (2007), “Lurra” (2010), “Airea” (2013) eta “Sua” (2015) dira Nabil taldearen lehen lau diskoak. Oraingoan elementu guztiak batu eta “Eter” kaleratu du, disko bakoitzetik hiru kanta hautatuz. Bilduman kolaborazio ugari izan dituzte lekeitiarrek.