Oreka TX taldea, Tokioko Roppongi Art Night jaialdian

Oreka TX taldeak zabalduko du bihar Tokioko Roppongi Art Night jaialdia. Honakoa Japoniako hiriburuan ospatzen den ekimen artistiko garrantzitsuena da. Parisen hasi zen eta gerora beste hirietara zabaldu zen “Gau zuria”-ren antzerako ekimena da honakoa.