Asier AIESTARAN
Txirrindularitza

Van Aert izan da onena Dauphineko erlojupekoan

Flandriarrak sekulako erakustaldia emanda irabazi du etapa, baina Adam Yates da lider berria.

Wout van Aert flandriarrak (Jumbo) sekulako ezustekoa eman zuen atzo Dauphineko laugarren etapan, Roanne hirian hasi eta bukatu zen 26 kilometroko erlojupekoa sekulako nagusitasunarekin irabazita. Ziklokrosean hiru urtez jarraian munduko txapeldun izandakoak 31 segundo sartu zizkion Tejay Van Garderen (EF) bigarren sailkatuari eta 47 Tom Dumoulin (Sunweb) hirugarrenari. Ikusgarria benetan 24 urte bakarrik dituen txirrindulari honen lana, bezperan bigarren izan baitzen esprintean Bennetten atzetik, lehen etapan hirugarren eta atzo tarte ikusgarriak atera baitzizkien tropeleko oilarrei.

Dumoulin izan zen Dauphine irabazteko faborito nagusien artean helmugan sartzen lehena. Herbeheretarrak 11 segundoan hobetu zuen ordura arteko denborarik onena, Julian Alaphilippe (Deceuninck) frantziarrak lortua, eta bazirudien bere denbora izango zela erreferentzia nagusia helmugan. Hala ere, Alaphilippe onenen artean ikusteak argi uzten zuen ibilbidea gogorra zela, hamaikagarren kilometroan gainditu beharreko mendatea exijentea zela.

Eta handik gutxira, Van Aert heldu zen helmuga puntura, eta 47 segundoan hobetu zuen Dumoulinen marka, lan erditan egina zuen denbora apartari jarraipena emanez. Maillot berdea soinean –zuria ere berea da–, flandriarrak 33 minutu eta 38 segundoko denbora lortu zuen, inork hobetzerik lortu ez zuena eta Van Aerti errepidean orain arte lortu duen garaipenik garrantzitsuena emanez –hori bai, Jumbokoa bigarren izan zen E3 Harelbeken, hirugarren Strade Bianchen eta seigarren Milan-San Remon–.

Atzetik iritsi ziren gainontzeko faboritoek ezin izan zuten flandriarraren denbora hobetu. Van Garderen izan zen hurbildu zen bakarra, etapan bigarren amaitzeko 31 segundora. Beste guztien artean, Steven Kruijswijk (Jumbo), laugarren 49 segundora eta Emanuel Buchmann (Bora), bosgarren 51ra, izan ziren onenak, nahiz eta Adam Yates (Mitchelton), seigarren 56ra, izan zen jardunaldiari zuku gehien atera ziona, liderraren maillot horia jantziz.

Aldeak, hala ere, oso txikiak dira sailkapen nagusiko lehen postuetan. Ingelesak lau segundoko aldea dauka Dylan Teuns (Bahrain) bigarren sailkatuarekiko, Van Garderen seira dago eta Jakob Fuglsang (Astana), atzo bederatzigarren, laugarren postuan zazpi segundora. Kruijswijk, bosgarren 24ra, Thibaut Pinot (Groupama), seigarren 25era eta Buchmann, zazpigarren 26ra, ere nahiko ongi kokatuta geratu dira.

Denbora gehiago galduta, beste hiruzpalau faborito mendiko etapetan erasoa jotzera derrigortuta daude. Nairo Quintana (Movistar), esaterako, etapan 15. postuan sailkatu zen minutu eta 35 segundora, eta nagusian hamargarren postura jaitsi da, liderrarengandik 40 segundora; Dan Martin (UAE) irlandarrak 1:38 galdu zuen atzo eta nagusian 1:13ra dago; eta Romain Bardet (Ag2r) 27. izan zen atzo 1:52ra eta nagusian 1:27ko galera du Yates liderrarekiko.

«Handia, berezia»

Van Aert pozarren zen helmugan, garaipena «oso berezia» izan zela onartuz. «Garaipen handia da, berezia, World Tourrean lortzen dudan lehena. Azken asteetan lan asko egin dut erlojupekoetan hobetzen saiatzeko, baina ez nuen uste irabazteko egongo nintzenik».

Adam Yates liderrak, bestalde, maillotari eustea zaila izango dela esan zuen, batez ere asteburuan. «Bihar (gaur) esprinterrentzat etapa dugu, eta beraien taldeek lasterketa kontrolatzen lagunduko digute, baina gero mendian sartuko gara eta hor dena zailagoa izango da. Hala ere, maillot horia edukitzea beti da pozgarria eta saiatuko naiz amaierara arte eusten».

Froome dice adiós al Tour

Chris Froome no podrá disputar el Tour tras haber sufrido una fractura de fémur en una caída durante el reconocimiento de la contrarreloj de la Dauphiné. El ciclista chocó contra un muro en el kilómetro 11 de la crono y fue trasladado a un hospital local, donde fue sometido a diversas pruebas que confirmaron la fractura del fémur. Según confirmó el director del Ineos, Dave Brailsford, la fractura le impedirá tomar la salida del Tour, el próximo 6 de julio en Bruselas.

Al parecer, una fuerte corriente de aire lanzó al ciclista contra un muro en un descenso, lo que provocó la caída de Froome, de 34 años. Fue tratado en un primer momento en una ambulancia trasladada al lugar, antes de ser conducido al hospital de la ciudad. Luego fue llevado en helicóptero hasta Saint-Etienne.

Así pues, Froome no podrá intentar el asalto a su quinto Tour y Geraint Thomas será el líder indiscutible del Ineos, con Egan Bernal como escudero de lujo.A.A.