Domino’s Pizzako Bizkaiko langileek beste sei greba egun deitu dituzte

Bizkaiko Domino's Pizzako langileek beste sei greba egunerako deia egitea erabaki dute. Joan den asteburuko grebak erantzun handikoak izan zirela nabarmendu zuen ELAk, eta lanuzte horiei sei egun gehitzea erabaki dute: gaur, bihar, etzi eta hilaren 21, 22 eta 23an. Arrazoien artean, lan prekaritatearen aldaera ezberdinez gain, greba egin zuten bi langileren kaleratzeak gehitu behar dira. ELAren iritziz, langileak kaleratzeko modua oso larria izan da. Enpresa hau Zena taldearen baitakoa da, Starbucks katea bezala, eta grebaren oinarrizko eskubidea urratu duela salatu du sindikatuak.