2019/06/19

Liberalismoaren diskurtsoaz liburua kaleratu du Permachek
GARA|BILBO
0619_eko_permach

Galdetu diozu noizbait zure buruari nola den posible bankuei 60.000 milioi oparitzea eta ia inor ez kexatzea? Galdera horren eta antzekoen inguruan aritu da Joseba Permach plazaratu berri duen “Esku ikusezinaren itzal luzea. Ekonomialarien erretorikaren kritika” liburuan. Permachek Bilboko Biran aurkeztu zuen «zientzia ekonomikoaren paradigma nagusia den liberalismo ekonomikoaz» diharduen liburua, alboan UEUko Unai del Burgo zuela. Azaldu zutenez, diskurtso ekonomiko nagusiek, oro har, milioika lagun pobreziara, langabeziara eta prekaritatera kondenatzen duen sistema ekonomikoa zilegi egiten laguntzen dute.

Liberalismo ekonomikoaren diskurtsoa eta funtzioa ikertzea du helburu liburuak, hau da, «zientzia ekonomikoaren diskurtsoak, haren erretorikak eta metaforek sistema kapitalistaren legitimazioan betetzen duten funtzio soziala aztertzea».