Jon ORMAZABAL
PILOTA

Jokin Altuna-Zabaleta, uda honetako ezinezko bikotea

Besteekiko maila bat gorago dauden Aspeko pilotariak dira udako lehen ferian gehien nabarmendu direnak

Urteko pilotaririk onenak nolabaiteko objektibotasunez sailkatzeko eratutako Codere rankingak besterik dioen arren –Jokin Altunak gaur egun Joseba Ezkurdia eta Iker Irribarria aurretik ditu puntutan– aurtengo sanferminetako feriak utzitako ondorio nagusietako bat honakoa da: nekez ikusiko ditugula hurrengo aste edo hilabeteetan amezketarra eta Jose Javier Zabaleta (atzelarietan punturik gehien duen pilotaria) elkarrekin jokatzen. Biak izan dira Labriten azken astean izandako pilota betekadako protagonista nagusiak eta, bakoitza berean, gainerakoengandik puntu bat gorago agertu dira.

Jaialdiak saltzeaz harago, jaialdi horietarako ahalik eta eskaintza erakargarri eta orekatuenak osatzea da enpresetako intendenteek udan duten lan nagusia eta, alde horretatik, zaleek gehien eskatzen dituzten pilotarietako bi izanda, zaildu egingo zaie eginbeharra Aspeko ordezkariei, bi hauei batera aurre egin diezaiekeen bikoterik ez da-eta aurreikusten, ez Aspen, ezta Baikon ere.

Gaur Zornotzan arituko dira Altuna eta Zabaleta, baina aurreko ostiraleko partidari jarraiki, sanferminetako onena ezbairik gabe, elkarren aurka arituko dira, Rezusta amezketarraren atzelaria dela eta Elezkanok Etxarrengoaren aurrelari lanak betez.

Hirukote baten aurka?

Festa giroan, uda izaten da urtean zehar antolatzen ez diren partida bereziak jokatzeko aukerarik politena eta, alde horretatik, hasi dira pilotazale batzuk Altuna-Zabaleta bikotea hirukote baten aurka ari litekeela iradokitzen. Normalean, Gasteiz izaten da halako esperimentuetarako plaza; Buruz Buruko finalaren errebantxa, esaterako, bertan jokatzen da, eta Andre Maria Zuriaren feria kolokan den honetan, izan daitezke gauza berriak probatzeko prest leudekeen frontoiak.

Baina berrikuntzez harago, Aspe eta Baikoko ordezkariek badute hausnarketarako beharrik; izan ere, azkenaldi luze honetan eibartarrak lehen mailako txapela eta torneo guztiak erraz samar irabazten ari dira eta datozen udako feriak desorekatu samarrak irteteko arriskua ere kontuan hartzekoa da.

Hala gertatu da Iruñeko finalean eta bikote mistoak kantxaratzeko aukera oso kontuan hartzekoa da. Logroñokora arte, enpresa bakoitzak bina bikote jartzeko torneoak geratzen dira eta horietan ohikoa izaten da promotora bakoitzak bere finalerdia jokatu eta irabazleak finalean gurutzatzea, horrek dakarren arriskuarekin.

Hala egin dute igandean hasiko den Bizkaia torneoan, baina taldeka jokatzen den txapelketa berezia izaki, gauzak alda daitezke. Baikok badu baikor izateko argudiorik; Iruñeko ferian Aspek baino partida gehiago irabazi dituzte eta Ardoaren Erronka eskuratu zuten.

Final inesperada en la Uni de Markina

Markina vive hoy su día grande de fiestas en el día del Carmen y la Uni vestirá sus mejores galas para albergar la primera final del Jai Alai World Tour, un deselnace que no es el esperado, pues todo parecía encaminado a que Goikoetxea-Aldazabal y Erik-Irastorza se jugaran el primer torneo, pero Alex Hormaetxea y Aimar Aldazabal se han colado en la fiesta.

Primero vencieron en cuartos a Ladutxe -Inza (15-14, 15-9) y en semifinales se deshicieron del zumaiarra y Aldazabal en un igualadísimo partido (4-15, 15-13, 3-5). El delantero de Bermeo es puro espectáculo para el espectador, mientras que Aimar ha realizado dos buenas actuaciones en su nueva demarcación de zaguero.

No obstante, Erik Mendizabal yEric Irastorza salen como favoritos por nombre, palmarés y juego. Pero el de Mutriku y el zaguero de Bidart no pueden confiarse, pues Hormaetxea y Aldazabal llegan plenos de moral y no descartan seguir sorprendiendo. GARA