KLIK

Zinemak eta jaietarako deiak bat egingo dute Kepa Sojoren pregoian

Kepa Sojo zinema zuzendaria izango da Gasteizko jaietako pregoilaria, eta, komunikabideen aurrean atzo azaldu zuenez, abuztuaren 2an Plaza Berrian emango duen pregoia zinematografikoa izango da. «Zinemak eta jaietarako deiak bat egingo dute eta, nire ustez, dibertigarria izan daiteke», azaldu zuen. Berarentzat pregoilaria izatea ohore bat dela aitortu du; izan ere, zinemagile laudioarrak Gasteizen ikasi zuen eta duela hogei urte hasi zen Arabako campusean eskolak ematen. Berak egindako azken filmaren –“La pequeña Suiza”– zenbait eszena hirian filmatu zituen. Jaiak abuztuaren 4an hasiko dira.

Argazkia: Jaizki FONTANEDA I FOKU

Honi buruzko guztia: KLIK