2019/08/13

Etxean amaitu nahi izan du Jaunarenak bere ibilbidea

Eskuko arazoei eta joko bolada txarrari buelta eman ezinda, Leitzan jokatuko du gaur bere azken partida.

Jon ORMAZABAL
0813_kir_pilota

Profesionaletan jokatuko duen 335. partida arras berezia izango da Jon Jaunarenarentzat; etxean, Leitzako Amazabal pilotalekuan arituko baita eta ez delako 336.ik izango. Abendura arteko kontratua zuen arren, eskuko arazoei buelta eman ezinda, bederatzi urteko ibilbideari amaiera ematea erabaki du eta etxekoen artean agurtuko da gaur arratsaldean.

«Azken hilabeteetan asko sufritu dut eskuekin eta ezin izan dut jarraitutasunik lortu, ez nuen ondo errekuperatzea lortzen eta nire jokoa beherantz joan da. Iaz izan nuen bolada on bat, baina azkenaldian eskuak gaizki nituen eta konfiantza galdu dut, ez dut kantxan nire jokoa egiterik lortu. Abenduan amaitzen zitzaidan kontratua, baina ikusita azkenaldian zenbait ari nintzen sufritzen kantxan, hori izan da erabakia», aitortu zuen.

Hartutako erabakia ez da erraza izan, beti omen duzulako «eskuak bere onera etortzeko esperantza», baina azkenaldiko bolada txarra dezente luzatu da, kosta egiten ari zitzaion buelta ematea eta «horrela sufritzen ibiltzea baino, nahiago izan dut hemen utzi».

Betiko ametsa

Etxean aita aizkolaria izan badu ere, txiki-txikitatik izan omen zuen leitzarrak pilotarako afizioa, bost edo sei urterekin etxe ondoko arku batzuetan jokatzen hasi zenetik. Handik herriko pilota eskolara egin zuen jauzi eta 15 urterekin piztu zuen Asperen interesa. Afizionatuetan ia areriorik gabe, 19 urterekin egin zuen profesionaletarako jauzia Tolosako Beotibarren.

Maila berrira ere erraz samar moldatu zen bere eskuin boteretsu horri esker eta 2012. urtea magikoa izan zen beretzat, Promozio mailako hiru txapelak jantzi baitzituen, Binaka Ceciliorekin, Lau eta Erdikoan Untoria gaindituta eta Buruz Burukoan Ezkurdiari irabazita.

Hortik aurrera, ordea, kosta egin zitzaion gaur egun erabiltzen den aireko jokora moldatzea eta ez zuen espero zen garapenik izan eta bere palmaresa ere horretan geratu zen.

Gauzak horrela, orain dela hiru urte, 2016ko abenduan, Aspek baldintza bat ezarri zion kontratua luzatu ahal izateko: atzelari bezala jokatzea. Hasiera erraza izan ez bazen ere, pixkanaka moldatuz joan zen eta iazko otsailean lehen mailako Binakakoan ere hiru partida jokatu zituen David Merinoren lesioa zela eta.

Eskuek, ordea, ez dute jasan eta 27 urterekin agur esateko unea heldu zaio. Balantze baikorra egiten du lortutakoaz: «Gehienbat aldagelako giro horrekin geratzen naiz, bai entrenatzen eta bai partidetan. Oso lagun onak egin ditut eta oso ongi pasatu dut eta momentu horiekin geratzen naiz. Irabazitako bigarren mailako txapel horiek ere garrantzitsuak dira, baina gehienbat aldagelako momentu horiekin geratzen naiz».

José Javier Zabaleta retoma la actividad

José Javier Zabaleta reaparecerá esta tarde en Leitza, 18 días después de que su derecha se lastimara en Ermua cuando calentaba para el partido por parejas del Torneo Bizkaia. Una auténtica pena porque el de Etxarren estaba atravesando por un grandísimo estado de forma y se ha visto obligado a renunciar a varios partidos, entre ellos el torneo de La Blanca en Gasteiz, que era de jugar con Ezkurdia.

Precisamente el de Arbizu será su delantero en el estelar de esta tarde en Leitza, donde se enfrentarán a Altuna III-Ladis Galarza.

Aspe no lo ha programado en Zarautz, por lo que su siguiente compromiso será mañana mismo en Mallabia, mientras que el próximo torneo del zaguero de la Sakana será el de Bilbo.

Las dudas de cara a Zarautz se centran en Jon Mariezkurrena, quien lleva de baja desde el 21 de julio y tenía previsto reaparecer el domingo en Bastida o ayer en Amurrio, pero volvió a suspender.J.O.

AGURRA AURRERATU


«Abenduan amaitzen zitzaidan kontratua, baina ikusita azkenaldian zenbait ari nintzen sufritzen kantxan, enpresarekin hitz egin eta hemen amaitzea erabaki dut».