2019/09/11

Gerraren intrahistoria Donostian erakusgai
Alfontso DIEZ
0911_azk_erakusketa

Bihartik abenduaren 28ra arte, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai egongo da “Gerra Zibila Gipuzkoan. Erresistentzia eta Duintasuna” erakusketa. Antoni Nicolau historialariak komisariatuta, zazpi eremuk osatzen dute erakusketa. Gerran jazotako gertakarien gainetik, pertsonen adorea nabarmentzen da bertan, eta ondare immateriala berreskuratzeko eta memoria kolektiboa berridazteko lan luze baten baitan kokatzen da. Gertakizun historiko ezagunetan protagonista izan zirenen bizipenak jasotzen dira nagusiki: gerraren errealitatearen intrahistoria pertsonala, egun ere aski ezezaguna dena. Historia horiekin batera, objektu jakin batzuk ere ikus daitezke. Ez dira museoko piezak, baina balio sinboliko berezia daukate. Izan ere, pertsona bati eta bere bizipenei lotuta baitaude. Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak garatutako erakusketa proiektu honek, osagarri gisa tailer eta ikus-entzunezkoak izango dituenak, gerran protagonista izan ziren 12.000 gipuzkoarren izenak bilduko ditu, lehen aldiz.

«Gerra Zibila Gipuzkoan. Erresistentzia eta Duintasuna» erakusketa, gerra amaitu zeneko 80. urtemugarekin bat eginez, hiru hilabetez egongo da Koldo Mitxelenan.