KLIK

Lekarozko Julen Arburuaren gazta, nagusi berriro ere Ordizian

Bigarren urtez jarraian, Lekarozko Kortaria gaztandegiak irabazi du Ordiziako gazta lehiaketako sari nagusia. 46. edizio honetako enkantean, 9.000 euro ordaindu zituen Donostiako Beti Jai Berria jatetxeak Julen Arburua gaztagile gaztearen gazta irabazlearen erdiarengatik, iaz San Sebastian Gastronomikak ordaindu zuena baino 250 euro gehiago. Bigarren saria Ordiziako Joseba Intsaustik eskuratu zuen eta Idiazabalgo Ander Barandiaranek, aldiz, hirugarrena. Gazta txapelketaz gain, bestelako ekitaldirik ere izan zen Ordiziako feriaren harira: pilota partidak, herri kirolak, erromeria...

Argazkia: Gorka RUBIO | FOKU

Honi buruzko guztia: KLIK